Bertso txapelketa
Ai, ai ai! Ikusten dut zuen kontura gutxi ari zaretela lagunen arteko blogean. Ba nik ezin dizuet utzi esan barik zein pozik jarri nintzen pasadan igandean, abenduaren 13an, BECen ospatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. Nork irabaziko eta Maialenek, emakume batek, hau historikoa da lehenengoz gertatzen baita bertsolaritzaren historian. Ia animatzen zareten eta Olentzero gauean bertso batzuk bota probalekuan, hori ere lehenengoa izango litzateke gure historia txikian. Mozu handi bana danori. Neure ikasleak izaten jarraitzen duzue.Entzun orain Maialeneri. Bideoa ez da oso ona ze urrunetik aterata dago.


Zabaldu
del.icio.us
Ines, nik, idatziko nuke, baina ez dut idasten duen pertsona bakarra izan... Asko pozten gara hemen etxean Maialen irabaztea. Beno ba muxu ikaragarri bat. ZORIONAK ETA URTE BERRI ON DENOI!!!!!!
Itsaso — 2009-12-27 - 19:04:10 GMT 1